FUENTEOVEJUNA antzezlana

Fuenteovejuna antzezlana 

Ikasturteko azken etapa honetan, Batxilergoko lehen mailako ikasleak (A eta B) literatura lantzen aritu dira proiektu baten bidez, non, azkenean, antzerki egokitu bat interpretatu dute. Hain zuzen, “Fuenteovejuna” eszenatokira eraman dute, hau da, Lope de Vegaren lanik onenetako bat, Errenazimentuan (XVI. mendean) girotua. Istorioa benetako gertaeretan oinarrituta dago: gizon noble batek neska bat bortxatu du sexualki, eta herriak bat egin du mendeku hartzeko, gizonari heriotza emanez. Nahiz eta antzezlana aspaldikoa izan, gaur egun zeresana haundia dauka, #metoo-ren garaian. Proiektu hau gauzatzeko, lehen aipatutako klaseetako ikasleak antzerki-ikuskizun guztietan sartzen diren lanbideak emulatzeko antolatu dira; hala nola, interpreteak, dekoratzaileak, soinu-, argi- eta grabazio-teknikariak… Hori guztia Unai Etxebarria Gaztelania eta Literaturako irakaslearen zuzendaritzapean.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Visita de Estela Rodríguez al Instituto Etxebarri BHI.

Colección de fotos y videos de la fiesta de Navidad

Alumnos de Etxebarri BHI ganan el premio a la Creatividad del concurso Ondarea Bizkaia